Bilaketaren emaitzak - Dvořák, Antonín, 1841-1904
Antonín Dvořák
Antonín Leopold Dvořák (ahoskatzea: ) (Nelahozeves, 1841eko irailaren 8a – Praga, 1904ko maiatzaren 1a) txekiar musikagile erromantiko bat izan zen, XIX. mendean bohemiar Erromantizismoko konpositore bikainenetako bat. Haren obra ezagunena da 9. Sinfonia mi minorrean, «Mundu Berriko Sinfonia» izenekoa. Dvořáken berezko estiloari, batzuetan, «sintesizko erromantiko-klasizista» deitzen zaio.Sinfoniak, kontzertu instrumentalak eta ahotsetarako nahiz tresnetarako konposizio handiak izan ziren haren ospearen oinarri, baina ez gutxiago ganbera musika eta operak. Dvořák, Bedřich Smetanarekin batera, txekiar musika modernoaren aitzindaria izan zen, erromantizismoaren garaian. Wikipediatik informazioa lortu